294 veces visto, 1 hoy
Musika Eskolako prezio publiko berriak onartu dira. Urteko prezio publikoa hiru zatitan ordainduko da, urrian %50ean, abenduan %25ean eta otsailean %25ean, zordunketa bidez.
Matrikulatu berri diren ikasleek edo aurreko urtean matrikulatu ez direnek 30,00 euroko zenbatekoa ordainduko dute espedientea irekitzeko, eta lehen ordainketarekin batera ordainduko da.
Tasaren bat edo espedientea irekitzearen zenbatekoa ez ordaintzea premiamendu bidez eskatuko da. Prezio publiko hori 2021-2022 ikasturtean eta ondoz ondoko ikasturteetan aplikatuko da aldaketarik ez badago.