Sopelako kiroldegian, Etxebarri kalean, Sopelako erdigunean, instalazio modernoak aurkituko dituzu zerbitzu ugarirekin: kirol igerilekua, ikasketa igerilekua, sauna, gimnasioa, jardueren gelak, kirol pabilioia, etab.
Jarduerak
Denetariko jarduerak eskaintzen ditu, adin eta gustu guztietako pertsonei zuzenduta: pilates, mantentze-gimnasia, adinekoentzako gimnasia, luzaketak, tonifikazioa, gap, txirrindularitza, aerobic, stepa, dantza, etab.
Era berean, ur-munduarekin lotutako ikastaroak ere ematen dira igerilekuan: haurrentzako igeriketa ikastaroak, helduentzako igeriketa ikastaroak, aerobika akuatikoa, uretako fitness, makro igeriketa, uretako gimnasia funtzionala, etab.
Ordutegiak
Kiroldegiko ordutegia honako hau da:
– Astelehenetik ostiralera : 07:30etik 22:30era
– Larunbatetan : 09:00etatik 21:00etara
– Igande eta jaiegunetan : 09:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.
Udan ordutegia ezberdina da:
– Astean zehar ordutegi bera mantentzen da
– Larunbatetan : 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
– Igandeak : 10:00etatik 14:00etara.
Kiroldegiko telefonoa : 628 339 348