Sopelako Udalak bere ibilbideari ekin zion ingurumenaren eta jasangarritasunaren arloan, 2001ean Aalborgeko gutuna sinatuta.
Harrezkero, tokian-tokian urrats garrantzitsuak egin dira, eta gaur egun ingurumen gaietan, klima-aldaketa da kezka nagusia sortzen duena, mundu mailan zein tokiko mailan ere.
Sopelaren kasuan, herri mailan erronka asko dauzkagu aurretik:
– Hondakinen birziklatze-tasa handitzea lortzea, etxeko konpostajearen aldeko apustua eginez, hondakinak zuzenean kudeatzeko bide gisa.
– Tokiko biodibertsitatea kontserbatzea, babestea eta sustatzea, hainbat proiekturen bidez, hala nola landare inbaditzaileen aurkako borrokan edo udalerri osoa zeharkatzen duen eraztun berde bat onartzen.
– Eraikin publikoetan erabilitako energiak energia berriztagarri bihurtzea, eraikin horien energia-kontsumoa murrizteaz gain. Era berean, gero eta sopeloztar gehiagok euren etxebizitzetan eta komunitateetan energia garbien aldeko apustua egitea lortu nahi dugu.
– Mugikortasun iraunkorra bultzatzea Garraio publikoan, oinez edo bizikletan egindako bidaiak sustatuz; horretarako, tokian tokiko beharrezko azpiegiturak sortzea: bidegorriak, oinezkoentzako bideak, trafikoa baretzea, irisgarritasuna hobetzea…
– Herritarrei informazioa ematea, ingurumenari buruzko ahalik eta datu gehien eskainiz, eta hurbiletik eta denentzat eskuragarri eginez.
Uribe Kostako Mankomunitatearen EKOGUNE bulegoak helburu horiek lortzen laguntzen diete eskualdeko udalei, eta, horrez gain, hondakinen, mugikortasunaren eta biodibertsitatearen inguruko hezkuntza eta sentsibilizazioa bultzatzen ditu, baita Uribe Kosta osoko ikastetxeekin aktiboki lan egiten ere. EKOGUNEren proiektuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero klikatu HEMEN.