664 veces visto, 1 hoy
Inguru Minguru tailerrak haurrentzako ingurumen hezkuntza tailerrak dira, Uribe Kostako Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak antolatuta. Helburua parte-hartzaileengan ingurumena, baliabide naturalak, hondakinak, birziklapena eta berrerabilpena errespetatzea da.
Tailerrak euskaraz emango dira, 8 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude eta bi talde ezberdinetan egingo dira. Lehenengoa abenduaren 27tik 30era izango da, eta bigarrena urtarrilaren 3tik 5era, biak 09:00etatik 13:00etara Ekoguneko lokalean (Gatzarriñe, 10, Sopela). Ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. Bertaratzeko edo informazio gehiago eskatzeko, 94 657 92 80 telefonora deitu edo ikastaroak@uribekosta.eus helbidera mezua bidali daiteke.