126 veces visto, 5 hoy
Eusko Jaurlaritzak tigre-eltxoa zaintzeko eta kontrolatzeko plana aktibatu du Sopelan
Datorren astelehenean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Tigre-eltxoa Zaintzeko eta Kontrolatzeko Plana jarriko du abian. Espezie exotiko hori EAEko udalerri askotan dago jada, eta helburua da Sopelan ote dagoen zehaztea.
Horretarako, astero laginketak egingo dira hainbat puntutan, obitranpak erabiliz. Zaintzaren bidez, ahalik eta gehien atzeratu nahi da lurralde osoan sakabanatzea.
Eltxo honek gaixotasun garrantzitsuak transmititzen ditu eta bere ziztadek erreakzio handiagoa eragiten dute.
Garrantzitsua da prebentzio-neurri eraginkorrenak ezagutzea: eltxoaren ugalketa eragoztea, ura metatzen den eremuak murriztuz:
- Teilatuetako erretenak berrikusi
- Astean bitan platerak hustu loreontzien, pitxerren, plastikozko igerilekuen eta abarren azpian
- Animalien isurbideetako ura egunero berritzea
- Hustubideetan ura botatzea astean behin, geldialdia saihesteko
- Leihoetan eltxo-sareak erabiltzea
Azkenik, Eusko Jaurlaritzak www.mosquitoalert.com webgunea erabiltzeko deia egiten du, haren banaketa ezagutzen laguntzeko
Informazio gehiago HEMEN