262 veces visto, 1 hoy
Energiarekin lotutako gaiek eragin handia dute ingurumenean, enpleguan eta herritarren egunerokoan. Energiaren garestitzeak, ondorio ekonomiko eta sozialak dakartza, eta klima aldaketak behartzen gaitu eskariari egokitutako energia modelo baterako lan egitera, erregai fosilenganako gure menpekotasuna murriztuz.
Energia modu eraginkorrean kontsumitzea ezinbestekoa da, gastu energetikoak administrazio publikoen aurrekontuen parte handia diren heinean. Are gehiago, Administrazioak horniketa energetikoan eragin dezake, baldin eta bere erabakiak herri mailan sortutako energia berriztagarriak sustatzen badituzte, munduko beste toki batzuetan sortutako baliabide energetikoenganako dependentzia sahiestuz.
Ildo beretik, Europar Batasuneko hainbat protokoloei jarraituta, KLIMA 2050 Euskal Herriko estrategiak sektore publikoaren garrantzia azpimarratzen du: herri mailan hartutako erabakiek politika energetikoak ezarritako helburuak betetzeko ezinbestekoak direla baieztatzen du. Estrategia honek bi helburu nagusi ditu:
- Negutegi efektuko gasen %40ko murrizketa 2030erako eta %80koa 2050erako.
- Kontsumo energetikoaren %40a berriztagarria izatea 2050. urterako.
Nabarmentzekoa da Euskal Autonomi Erkidegoaren energia jasangarritasunerako 4/2019 legea. Administraziontzako bete-beharrak ezartzen ditu, tartean, Udal Energia Plana (UEP) idazteko beharra.
UEPk, , gaur egungo Sopelaren diagnostikoa egin eta energia legeria betetzeko jarraitu beharreko bidea markatzen du, Europako legeria agindutakoa eta udal mailako beharrak kontuan izanda.
UEPa HEMEN kontsultatu dezakezu
PROIEKTUAK
48 KWP-KO INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA SOPELAKO ZIPIRIÑE ESKOLAN
2022an, Udalak plaka fotovoltaikoak jarri ditu Zipiriñe ikastetxearen estalkian, zentroaren kontsumo elektrikoa estaltzeko.
48 kWp instalatu dira.
Proiektua kofinantzatu da: