4,095 Aldiz ikusita, 4 gaur
Une honetan, Sopelan, alokairu-erregimeneko BOEen bi sustapen daude martxan. Jarraian, sustapen bakoitzaren prozeduraren egoera kontsulta dezakezu.
LOIOLAKO SUSTAPENA
2025eko abuztuaren 6an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuaren AGINDUA, Loiolako babes ofizialeko 24 etxebizitzak esleitzeko prozedurari hasiera ematen ziona.
Une honetan, Izena emateko eta errekurtsoak aurkezteko epea amaituta, prozedura esleipenen behin-behineko zerrenda, itxarote-zerrenda eta baztertutako eskabideen zerrenda argitaratu beharko da. Prozedura guztia Etxebide egiten ari da.
Zerrendak argitaratzea
Onartutako eta baztertutako espedienteen zerrendak, etxebizitzen esleipena eta itxaron-zerrendak honako leku hauetan argitaratuko dira:
– Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzuaren (Zuzenean) iragarki-taulak.
– Administrazioaren iragarki-taula elektronikoa
ASUKO SUSTAPENA
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak hasiera eman dio Loiola Ander Deuna kaleko (Asu sektorea) babes ofizialeko 30 etxebizitzak errentan esleitzeko prozedurari.
Martxoaren 4an argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuaren AGINDUA, Loiola Ander Deuna kaleko babes ofizialeko 30 etxebizitzak esleitzeko prozedurari hasiera ematen diona.
Informazio osoa Etxebideko web gunean, sakatu hemen
Esleipen honetan parte hartzeko baldintzak:
a) Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alokairuko etxebizitzaren eskatzaile gisa alta emanda egotea Sopelan.
b) Eskabidearen titularretako batek gutxienez Sopelan erroldatuta egon behar du, gutxienez, hiru urteko antzinatasunarekin
c) 9.000 eta 46.463,29 euro bitarteko diru-sarrera haztatuak izatea (2024. urteko errenta)
d) Gehienez 6 kideko bizikidetza-unitateetako kide izatea.
e) Bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsona guztiek ez dute etxebizitzarik eduki behar jabetzan, azalera-eskubidean edo gozamen-eskubiderik.
Salbuespenak aplikatuko dira dibertsitate funtzionala duten pertsonen, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen eta etxebizitza izateko eskubide subjektiboa aitortuta duten pertsonen kasuan.
Esleitu beharreko 30 etxebizitzetan aplikatzeko kupoak:
a) 2 egokitutako etxebizitza : mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonentzat.
b) Gainerakoetarako (28 etxebizitza), honako kupo hauek ezarri dira:
– 8 etxebizitza: gutxienez titularretako bat 36 urtetik beherakoa duten bizikidetza-unitateentzat.
– 3 etxebizitza: etxebizitza bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa aitortuta duten eskatzaileentzat.
– 9 etxebizitza: etxebizitza-premia berezia dutela egiaztatzen duten pertsonentzat.
– 8 etxebizitza: kupo orokorrari atxikitako pertsonentzat.
Kolektibo bat baino gehiago osatzen duten pertsonak edo bizikidetza-unitateak etxebizitza erreserbatuen kupo altuena duen kolektiboan sartuko dira.
Eskabideak aurkezteko epea eta modua:
Parte hartu nahi dutenek 2026ko martxoaren 5etik 20ra bitartean (biak barne) aurkeztu beharko dute eskabidea, honako bide hauetakoren batetik:
– Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus
– Aurrez aurre: Zuzenean (hitzordua), Kale Nagusia 85, behea, 48011 Bilbao.
– Postaz: Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza, Kale Nagusia 85, 6. solairua, 48011 Bilbao, Bizkaia. (Administrazio-posta erabiltzea gomendatzen da).
Eskabideak barematzeko kontuan hartu beharreko irizpideak:
a) Diru-sarrerak: puntu desberdinak emango dira lortutako diru-sarreren arabera.
b) Bizikidetza-unitateko kideen kopurua: etxebizitzek duten logela kopuruaren arabera puntuatuko da.
c) Alokairuko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroko inskripzioaren etengabeko antzinatasuna: puntuak emango dira izena ematen den urte bakoitzeko.
d) Etxebizitza-premia berezia duen kolektiboren bateko kide izatea.
Esleipena amaitutakoan, itxaron-zerrendak egingo dira etxebizitzarik lortu gabe parte hartu dutenekin.
Zerrendak argitaratzea.
Onartutako eta baztertutako espedienteen zerrendak, etxebizitzen esleipena eta itxaron-zerrendak honako leku hauetan argitaratuko dira:
– Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzuaren (Zuzenean) iragarki-taulak.
– Administrazioaren iragarki-taula elektronikoa
Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen duten guztiek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu.
Esleipen-prozeduretan parte hartzeko inskripzioa , Etxebideko web gunean, sakatu hemen
