388 veces visto,  1 hoy

Urtean zehar, ugariak dira Sopelan antolatzen diren festa, jaialdi eta kultur eta kirol jarduerak. Urteko ia hilero sopeloztarrek eta bisitatzen gaituztenek jai eta jarduera eskaintza zabala egiten dute, Kurtzio Kultur Etxearen ohiko kultur eskaintzaz gain, dela Udalaren antolakuntzaren menpe, dela udalerriko ehun elkartuaren menpe. . Hilabetez hilabete, hauek dira Sopelan egiten diren jai eta ospakizunetako batzuk:

URTARRILA: Ongi etorri Errege Magoetara (urtarrilak 6).

OTSAILA: Santa Ageda bezpera (otsailak 4), Inauteriak (2016ko otsailaren 6 eta 7), Duatloia (2016ko otsailaren 20a).

MARTXOA: Outlet Azoka, Kros Herrikoia.

APIRILA: Esaera Zaharren Txapelketa.

MAIATZA: Artisautza Azoka (lehen asteburuan), Kuadrilen Eguna, Urko Mendi Taldearen Martxa Arautua.

EKAINA: San Pedro Jaiak (2016ko ekainaren 28tik uztailaren 3ra), San Joan Sua, Kantaldia, Kosta Trail.

UZTAILA: Fiestas del Carmen (2016ko uztailaren 14tik 17ra), Folklore Jaialdia, Udako Musika Zikloa, Santa Marina (uztailak 20).

IRAILA: Euskal Jaia (bigarren asteburua), Munduko Musika Jaialdia, Duatloi txikia, Outlet Azoka.

AZAROAK: Putxera Eguna, San Andresen (azaroak 30).

ABENDUA: Euskararen Astea (lehen astea), Olentzero eta Mari Domingiren harrera.

Share.

Comments are closed.

 389 veces visto,  2 hoy