524 veces visto, 1 hoy
Joan den martxoko udalbatzarrean, hasiera batez onartu zen etxebizitza kolektibo elkartuen eraikinetako beheko solairuan kokatutako higiezinak babes publikoko etxebizitza bihurtzeko udal ordenantza.
Ordenantza behin betiko onartzeko eta ondoren indarrean jartzeko eskatutako izapideekin jarraituz, apirilaren 15ean testu osoa argitaratu zen BAOn, eta hurrengo egunean hasiera eman zitzaien jendaurreko aldiari eta entzunaldiari, interesdunek iradokizunak eta/edo erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten. Entzunaldia maiatzaren 28an amaituko da.
Hala nahi duten pertsonek idazkiak aurkeztu ahal izango dituzte, erregistro bidez, jendaurreko udal-bulegoetan edo esteka honetan sakatuta eskura daitekeen egoitza elektronikoaren bidez: https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus/info.0
Jendaurreko aldian eta entzunaldian zehar, ez bada inolako iradokizunik, erreklamaziorik edo alegaziorik aurkezten, Ordenantza behin betiko onartutzat joko da.
- Iragarkia BOB-en: HEMEN